XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Rosita liburuzainak uste du ezagutzen duela astakirten hau nonbaitetik.

- Nola?

Una enciclopedia africana?

Bai?

Ipurdia gaztetan bezain harro kulunkatuz jiratu zaio Rosita señorita Metxari.

Apaldegi zahar batean miatu eta liburukote bat atera du, hautsari putz eginez.

- Pero antes tiene usted que cumplimentar la ficha.

Izena eta karneta.

Bete ditu paperak eta harritu xamarrak behatzen dioten ikasle gazteengandik urrun jarri da, udal liburutegiko atzen mahaian.

Lurrundu ditu hatsaz hurbileko betaurrekoak, garbitu ditu musuzapiarekin igurtziz, eta arreta handiz begi-belarri jarrita, liburua zabaldu du.

Lasai egon nahi luke, baina urduri dago Agirre'tar Nikola.

Ia urratu egin du papera orriak lehen bait lehen pasa beharrez C letrara iristeko, CA lehenik, CASA gero, CASABLAN ondoren...

Hementxe dator...

- Hiztegi bat, gaztelania-arabea!

- Hiztegi arabe?

No tenemos.

Muy difícil.

Ze, moro ikasten?

Kontuz Metxak su hartu...

Ergela!

Itzuli da mahaira, eta Rosita señoritari ebatsi dion fitxan DAR EL BEIDA apuntatu du astiro, letra ederrez.

Bihar goizean trenbide azpitik pasabidea egiten ari diren langileengana joango da.

Han ikusi ditu mairuak pala-pikotxarekin, ez Terueleko frentean zaldi gainean irrintzika zetozenak bezala...

Bidali genuen bat baino gehiago Alaren salara, bai...!

Baten batek jakingo du idazten... oso letra ederrak egiten ditu arabeak, (...)